EU - ES

Ttipia

HELBURUA: 5-8 urteko haurrak, gaur egungo 4 artista plastikoren izenak ezagutzea, eta beraiek jarduten duten adierazpideak, ezagutzea eta zuzenean sortzea.

HARTZAILEAK: Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak eta LH1 eta LH2ko ikasleak.

IRAUPENA: Hilabete eta erdi bat. 6 saioetan emana (astean ordu bat).

EDUKIAK: Egun jardunean aritzen diren 4 artista plastikoen lana ezagutuko dute eta, beraien adierazpideak praktikan jarri (margoa, eskultura, marrazketa eta argazkigintza). Haurrek erakusketa bat antolatzen ikasiko dute baita.

METODOLOGIA: Okela Sormen Lantegiak burututako Check point-etik abiatuta (sarea sortzeko ekimena), ezagututako artista plastikoak dira landuko direnak. Ikus-entzunezko labur eta dinamika artistiko batez osatutako 4 saio desberdinduetan. Artistek umeei zuzenduriko bideoez baliatuz, haurrek, artista plastiko hauen lana ezagutuko dute; baita praktikan jarri ere.

SORMEN LANA: Margolana, eskultura, marrazketa eta argazkiak sortuko dituzte, erakusketa batean osatuko dena.

Proiektuak

Ttipia

Lorekolore

Airean

7 kantu

Lore jokoak

Kamara sartu

Loreak tailerretan