EU - ES

Mira hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan

Fitxa artistikoa

Gidoia: Patxo Telleria
Musika sormena: Maite Larburu
Zuzendaritza: Getari Etxegarai
Aktorea: Maria Urcelay
Musika eta kantua: Lide Hernando
Ikus-entzunezkoak – arte bisualak: Alphax
Argi-diseinua: Arantza Flores

Ekoizpen taldea

LORALDIA KOOP. ELK. TXIKIA
Zuzendaritza artistikoa: Imanol Agirre
Ekoizpena: Aitor Narbaiza
Komunikazioa: Amaia Ocerin
Kudeaketa: Mikeldi Uribe-Etxebarria

Sinopsia

Argazkilaritzari buruzko hitzaldi bat ematera doa aditu bat (Maria Urcelay). Haren ondoan musikari batek (Lide Hernando) soinu banda jarriko dio berbaldiari. Milioka selfie ateratzen diren saio honetan, gure memoria bisuala nola osatu den kontatuko eta kantatuko digute taulen gaineko bi sortzaileek.

Eulalia Abaituaren bizitzaren pasarte esanguratsuak eta batez ere bere argazkirik ikusgarrienak izango dira istorio honen mamia. Nola begiratzen zion gizarteari Abaituak, zer enfokatzen zuen eta zer ondare utzi digun baliogarriak izango dira gogoeta egiteko.

Publikoari begira, laugarren horma puskaturik, protagonistek emakume aitzindari honen gorazarre plazaratuko dute. Ezinbesteko memoria ikusaraziko digute.

Argazkigintzan aitzindaria

Argazki etnografikoaren sortzaile aparta eta teknikan berritzailea. Bidegile nabarmena. Ikuskizun honetan haren bizitza puskak kontatuko ditu begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa izan baitzen. Haren argazkiak izango dira dramaturgiaren protagonistak.

EKOIZPEN ARTISTIKOA

Ikuskizun honek hiru osagai artistiko uztartzen ditu: ikus-entzunezkoak (Eulaliaren irudiak), teatroa eta musika.

Proiektuaren osagarriak:

  • Argazkilariaren bizitzaren narrazioa eta kontaketa.
  • Argazkilariaren irudiak, arte bisual bihurturik.
  • Kantugilearen kanta berriak memoriari jarriak.

Protagonista: EULALIA ABAITUA eta HAREN SORMEN BISUALA
Xedeak: emakumeen historia ahalduntzea eta ikustaraztea. Gure memoriaren garrantzia aldarrikatzea.

Eulalia Abaituaren argazkilariaren bizitza aitzindaria ez da ezaguna. Bilbotik Liverpoolera abiatu zen eta Ingalaterran argazkilaritza deskubritu zuen. Argazki etnografikoaren sortzaile aparta eta teknikan berritzailea. Bidegile nabarmena. Ikuskizun honek haren bizitza puskak kontatuko du begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa izan baitzen.

PROGRAMAZIOA ETA SARRERAK

Antolatzaileak

Babeslea